XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Txakurren istorioa hark umeei eragin zien inpresioa ikaragarria izan zen.

Biharamunean ez zen bestelako komentariorik.

Ttipi eta Txikiren bihotza aipatzen zuten batzuek, egunero hezur bila eta mendira eramaten aritzeak exigitzen zuen lanerako prestutasuna eta kemena goratu besteek.

Guztien mirespena irabazita zuten ordurako.

Egun hartatik aurrera, klubeko partaideek beste modu batera begiratuko zieten, eta hala, lehen Maritxuri bakarrik zioten mirespen sentimendu hura, lehenago beste lagunekin gertatutakoaren antzera, zabalduz joan zen.

Esperientzia haren ondorioz, aldaketa garrantzitsu batzuk hasi ziren ematen lagunarteko harremanetan.

Beste errespetu bat sumatzen zen eguneroko gorabeheretan, Iñaki Marmar xamurragoa zen lagunekin, Marijok negar egiten jarraitzen zuen baina tarteka barrez ere ikusten zuten.

Mikel Lanpernak lasaiago zirudien, eta interes handia jartzen zuen lagunen arazoetan.